Lainoa.eus

Erabilpen Baldintzak

{{ date }}

{{ domain }} webgunea eta honek eskaintzen dituen zerbitzuak erabiltzean ondorengo Erabilpen Baldintzak, Pribatutasun Politika eta Cookie Politika onartzen dituzula ulertuko da. 16 urtez azpiko erabiltzaileek guraso edo legezko ordezkarien baimena beharko dute webgune honetako zerbitzuak erabiltzeko. Erabilpen baldintza hauek beharren arabera egokitu eta eguneratuak izan daitezke, aldaketen berri ohiko kanalen bidez emango delarik.

Erabilgarritasuna

{{ domain }} webgunea bolondres gisa diarduten norbanakoek kudeatzen dute eta irabazi asmorik gabeko proiektua osatzen dute. {{ domain }}-en azpiegitura eta baliabideak mugatuak dira, beraz erabiltzaile kopurua ere mugatua izango da. Halaber, ez da baztertzen zerbitzuak edozein unetan bertan behera geratzeko aukera, aurretiaz horren berri ohiko kanalen bidez emango litzatekeelarik.

{{ domain }}-en helburua software librean oinarritzen diren zerbitzuak eta hauek eskaintzen dituzten abantailak erabitzaileei ezagutaraztea da, beraien datuen jabe izateko urratsak ematen hasi daitezen eta zerbitzu propioak eraiki ditzaten bideratuz. Asmo horrekin doako hainbat zerbitzu jartzen dira erabiltzaileen esku, erabiltzaileak software librean murgildu daitezen eta beraien gaitasunak areagotzeko lagungarri izan ditzaketen eduki didaktikoak argitaratuz. Nolanahi ere, {{ domain }}-ek ez du bermatzen bertan argitaratzen diren edukien erabateko zehaztasuna eta ez da akatsen baten ondorioz edo erabilpen okerraren ondorioz gerta litezkeen kalteen erantzule egingo, ez eta zerbitzuek jasan litzaketen arazo teknikoek sortutako kalteen erantzule ere.

Jokabide-kodea

{{ domain }}-ek eskaintzen dituen zerbitzuen erabiltzaile orori eragingo die jokabide-kodeak.

Debekaturik dago edozein pertsona, etnia edo giza-talderi zuzendutako inolako irain, gorroto edo bortxakeriazko jazarpenik egitea. Ez da onartuko haur pornografia, arma trafikoa, iruzurra edo legez-kanpoko beste edozein jarduera mota eskaintzen diren zerbitzuen bidez burutzea.

Erabiltzaileen arteko interakzioari dagokionez, hauek erregistraturiko erabiltzaileak nahiz irakurle soilak izan, Contributor Covenant 2.1 inglesezko bertsioaren egokitzapena den eta euskarazko itzulpenean ondorengo terminoetan adierazten den Eragile eta laguntzaileentzat hitzartutako jokabide-kodea hartuko da oinarritzat.

{{ domain }} webgunearen edukiak doanekoak eta eskuragarriak diren arren, debekaturik dago hauek ezarrita duten lizentzian zehazten diren baldintzak kontuan izan gabe erabiltzea.

Erabiltzaile kontua

Zerbitzuak erabiltzeko beharrezkoa da pribatutasun politikan zehazten diren baldintzetan erregistratzea. Izen-emate sistema proba moduan aurkitzen da, beraz ustekabeko akatsak azaleratzeko aukera ezin da baztertu. Une hauetan, sortzen diren erabiltzaile kontu berriei irekita dauden zerbitzuak hauek dira:

  • XMPP mezularitza
  • Mumble VoIP
  • Gitea
  • Plume bloga

Pribatutasun Politika

Erabiltzaileen datuak gure Pribatutasun politika-ren arabera gorde eta prozesatzen dira.

Cookie Politika

Hau da webgune honek darabilen Cookie Politika

{{ date }}